Lucera webgunearen erabiltzaileentzako pribatutasun-politika
Pribatutasun-politika honen helburua da jakinaraztea nola tratatuko dituen Lucera bere webgunearen bidez (https://lucera.es), sare sozialetako profilen bidez eta datu pertsonalak tratatzen diren beste edozein plataforma digital edo baliabide elektronikoren bidez jasotzen diren datu pertsonalak. Lucera eskubidea du termino hauek aldatzeko, lege- edo jurisprudentzia-berrikuntzetara egokitzeko. Kasu horietan, aldaketa horiek gauzatu baino lehenago jakinaraziko dira orri honetan, behar besteko tartearekin. Aldaketa horren berri eman ondoren gure zerbitzuak erabiltzeak haiek onartzea ekarriko du.
1. 1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Tratamenduaren arduraduna ENERGÍA COLECTIVA SL sozietatea da ("Lucera". IFZa: B-98670003. Helbidea: Don Juan de Austria 28, 4. atea, 46002, Valentzia, Espainia). Datuak Babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jartzeko, bidali mezu elektroniko bat dpo@masmovil.com. helbidera.
1.2. Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak, eta zer legitimaziorekin?
Helburu hauetarako tratatuko dira webgunetik biltzen ditugun datu pertsonalak:
a) Gure produktu edo zerbitzuei buruzko informazio komertziala emateko, edozein bide erabiliz (elektronikoa barne).
Lucera bezeroek gure inprimakietan ematen dituzten identifikazio-datuak, helbidea eta harremanetarako datuak erabil ditzake bere produktu edo zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzeko, edozein bitarteko erabilita, elektronikoak barne (SMSak edo helbide elektronikoa).
Datuak ematean, tratamendu hori egiteko adostasuna eman beharko du interesdunak. Askatasun osoz eta edozein unetan erreboka dezake adostasuna.
Helburu horrekin tratatutako datuak adostasuna errebokatzen ez den bitartean erabiliko dira, eta gehienez bi urtez gordeko dira interesdunak Lucera izandako azken interakziotik.
b) Erabiltzailearen kontsumo-ohiturei egokitutako eskaintzak egiteko.
Interesdunak bere HPKUa edo helbide fisikoa ematen badigu, Lucera Hornidura-puntuen Erregistroko datu-baseetan kontsulta egin ahal izango du, sektoreko araudian eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren jarraibideetan oinarrituta, interesdunaren kontsumo-ohituretara hobekien egokitzen den eskaintza egiteko.
Kontsulta hori egiteko, eskaintza pertsonalizatua eskatzean emandako adostasuna hartuko da kontuan, eta edozein unetan errebokatu ahal izango da adostasun hori.
Kontsultatik lortutako datuak bi hilabetez gordeko dira, eskaintza mantendu edo hobetzeko.
C) Erosketa-saskia bertan behera.
Arrazoiren bategatik erabiltzaile batek bertan behera uzten badu Lucera zerbitzuen kontratazio-prozesua, kontratazioa egitean emandako identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak erabili ahal izango ditu Lucera harekin harremanetan jartzeko, edozein bide erabiliz (bitarteko elektronikoak barne), kontratazioari berriro ekiteko eta kontratua bertan behera zergatik utzi den edo prozesuak zergatik huts egin duen jakiteko. Tratamendu hori kontratazioan gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko, prozesua bertan behera uztearen arrazoiak zein diren jakiteko, eta prozesuak hobetzeko Lucera eta interesdunak duten interes legitimoan oinarrituta dago.
Helburu horrekin tratatutako datuak gehienez ere bi astez gordeko dira, kontratazio-saiakera egiten denetik kontatzen hasita.
d) Zozketak eta lehiaketak.
Zozketa eta lehiaketetan ematen diren datuak haiek kudeatzeko erabiliko dira, zozketan edo lehiaketan parte hartzea erabakitzen denean sortzen den harremanean oinarrituta.
Datuak zozketa edo lehiaketa kudeatzeko erabiliko dira, eta, hala badagokio, ekintza bakoitzean saritutakoen berri eman eta jakinarazteko.
Helburu horrekin tratatutako datuak sustapen-ekintzak irauten duen bitartean gordeko dira, eta, ondoren, preskripzio-epean.
e) Blogak eta newsletterra.
Lucera interesdunak ematen dizkigun identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak erabili ahal izango ditu Lucera energiaren sektoreari buruzko informazio orokorra bidaltzeko. Tratamendu hori egiteko, bere adostasuna eman beharko du bezeroak, blogean edo Lucera buletinean harpidetuta. Harpidetzan baja ematen ez den bitartean gordeko ditugu datuak.
f) Kontsultei erantzuteko.
Lucera harremanetarako zenbait bide ditu, besteak beste sare sozialak, eta haien bidez ere egin ditzake kontsultak erabiltzaileak. Erabiltzailearekin besterik adostu ezean, kontsulta egiteko erabili den bide bera erabiliko du haiei erantzuteko Lucera. Kasu horretan, bildutako datuak interesdunaren eskaerari erantzuteko baizik ez dira erabiliko. Datuen tratamendu hori egiteko, interesdunak kontsulta egiteko unean emandako adostasuna hartzen da kontuan. Informazio hori gehienez urtebetez gordeko da, denbora-tarte horretan bezeroaren kontsultei berriro heldu ahal izateko.
g) Cookieak.
Webguneak teknologia bat du webgunean sartzeko eta nabigatzeko erabiltzen den ekipoan cookie izeneko fitxategiak ezartzeko. Cookieak edozein unetan blokeatu edo desgaitu daitezke, nabigatzailearen konfigurazio-aukeren edo konfigurazio-panelaren bidez. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure cookieen politika. Datu horien tratamenduaren oinarri juridikoa erabiltzailearen adostasunean oinarritzen da.
1.3 Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?
Aipatutako helburuetarako bildutako datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinarazten, legezko betebeharra edo errekerimendu judiziala dagoenean izan ezik.
1.4. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Oro har, 1.2 atalean adierazitako kontserbazio-epeak alde batera utzi gabe, datuak behar beste denboraz gorde ahal izango dira, tratamendua eragin zuten xedeei erantzuteko, eta, ondoren, blokeatuta, tratamendutik eratorritako lege-betebeharrak preskribatu arte.
1.5. Zein dira zure eskubideak?
Jakinarazten dizugu ezen, datuak babesteko legedian aurreikusitakoarekin bat, eskubide hauek dituzula:
- Datuetara irispidea izateko eskubidea: Zer-nolako datuak tratatzen ditugun eta egiten ari garen datu-tratamenduak zer ezaugarri dituen jakiteko eskubidea.
- Datuak zuzentzeko eskubidea: Zure datuak aldatzeko eska dezakezu, okerrak izateagatik edo egiazkoak ez izateagatik.
- Eramangarritasun-eskubidea: Tratatzen ari garen datuen kopia bat eskuratu dezakezu, formatu elkarreragingarri batean.
- Legean jasotako kasuetan, tratamendua mugatzeko eskubidea.
- Datuak erabiltzeari aurka egiteko eskubidea: Jakinarazpen komertzialak bidaltzeari uzteko eskatzea, arestian aipatutako moduan.
- Emandako adostasuna errebokatzeko eskubidea: hori edozein unetan egin dezakezu, bezeroarentzako arretara deituz edo eremu pribatuaren bidez.
- Jakinarazten dizugu ezen, datuak babesteko legedian aurreikusitakoarekin bat etorriz, eskubidea duzula datuetara irispidea izateko, haiek zuzentzeko, eramateko, tratamendua mugatzeko, ezerezteko eta tratamenduari aurka egiteko, bai eta une bakoitzean emandako adostasuna errebokatzeko ere.
Eskubide horiek postaz gauzatu ditzakezu, Avenida de Bruselas 38, 28108 Alcobendas (Madrid) helbidera edo dpo@lucera.es helbidera idatzita; zer eskubide gauzatu nahi duzun adierazi beharko duzu, eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Halaber, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari erreklamazio bat ere jar diezaiokezula, hemen: www.aepd.es.
Zure datuen tratamenduari buruz zalantzarik izanez gero, datuak babesteko gure ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, helbide honetara idatziz: dpo@masmovil.com.